jueves, 18 de diciembre de 2014

Klase Magistrala: Teoria 8

Abenduaren 18a, Osteguna

Diziplinari buruzko bideo bat erakutsi digu  "Meditacion: Teoria y Practica" Sashak aurkeztua.

Erosotasun eremuetatik aldentzea, hezkuntzaren eremura sartzeko proposatzen du. Irtenbidea kulturala da. Hezkuntza kritiko eta empoderatua izango beharko lirateke.

Beste bideo bat ikusi dugu:



https://www.youtube.com/watch?v=O4cGp-3wer0

Juana Sancho, Jordi Adel eta Manuel Area Moreira pedagogoak gustatzen zaizikio irakasleari, eta gauza oso interesgarriak azaltzen dituztela dio.




Frogatu, erratu eta hasi berriro. Hau da ikaskuntzaren auzia. Barne motibazioa bilatu behar dugu et horren giltza gureb aitan dago.

Sorkutzak zer den, eta zer ekartzen digun: 

Beste aintzat hartu.
Ondo egin duen zerbait aitortu. 
Gauzak ondo egin, hargatik. 
Sorkutnza bizitza beste modu batera ikusteko gaitasuna da. 
Umiltasuna eta malgutasuna

Egiteko modua etengebe eraldatu behar da, hezkuntzaren oinarri garrantzitsuenetarikoa da hain zuzen ere.

Gure ideiak zaindu eta maitatu behar ditugu.

Abesti bat ipini du klasea amaitzeko.

martes, 16 de diciembre de 2014

Klase Magistralak: Teoria 7

Abenduaren 11a, Osteguna

Ikertzaileek euren lana, hau da, aurkezpen egun guzti hauetan bildutako informazio eta datuak, erakutsiko eta azalduko dizkigute.

Blogaren egiturari buruzko azalpena eta gomendioak eman digu, ahalik eta hoberen osatzeko. Bera eskakizun mota batzuk eskatu ditu, baina 3 IKT-ko irakasleak daudenez, bakoitzak bere lanak eta egin beharrekoak eskatzen ditu, eta bakoitzak bere erara antolatzen ditu gauzak, hori guri, hau da, ikasleei ,nahastu diezaguke.

Azkenean entregatu behar diren lanei buruz hitz egin du, beharrezkoak diren gauzak guztiontzat azalduz.

Besterik gabe, eta lista pasatu ondoren, taldeko aurkezpenei hasiera eman dio.

Aurkezpena egin duen lehenengo taldea, Sites-a (DokuGuneak) jarraitzeko argibideak eta erraztasunak eman digu, agertzen eta sartu dituzten estekak argazkiak eta bideoak klase osoari azalduz.

Azaldu digute kontuan hartzen diren gauzak, adibidez aurkezpena 5 minutukoa izan da, bai, baina horen atzetik egin den lana handia izan daitekeenez, garrantzia ematen diote aurkezpen atzean dauden ordu, egun eta bilatu eta azaldu den informazioari.

Jendeak egindako aurkezpenen estekak sartu dituzte, guztiok egindako lanak ikusi ahal izateko.

Aurkezpena egin duten beste taldeak, beste ildo bat jarraitu dute, eta informazioa helarazi eta azaltzeaz gain, lanean zehar agertu diren zailtasunei buruz mintzatu dute. Zailtasun horiek agertu dira Blog-a eta Sites-en inguruan, eta esan daiteke guziok erakutsi ditugun zailtasunak izan direla.

Abisatu egin digu datorren astean zerrendako pasatuko duela, eta garrantzitsua izango dela klasera etortzea.

Aurkezpena egin duen beste talde bat, aurkitu duen bideo bati buruzko hausnarketa egingo du, guztiok berbera diote Sites-a egiten ez zekitela, baina azkenean erremedio gehiagorik ez denez egon, kosta ala kosta ikasi dute.


Jendearen atentzio faltari buruz hitz egin dute, batzuk atentzioa galtzen joan ziren, beste batzuk hitz egin zuten eta euren kideek egin zituzten aurkezpenak ez ziren hain ondo entzun edo ulertu, halaber, irakaslea atentzioa birritan deitu zigula aipatu dute.

Klase Magistralak: Teoria 6

Azaroaren 27a, osteguna

Gaur hirugarrenez, taldeko aurkezpenekin jarraitu dugu.

Emandako datuak eta aztertutako gaiak oso interesgarriak izan dira, talde batean Powtoon erabili dute eta baliabide hori nahiko erabilgarri eta interesgarria da, gainera ikt-n irakatsitakoa izan da. Gainera beraien ahozko grabazioak erabili dute datuak azaltzeko TIC eta TAC ei buruz mintzatu. Pil-pilean dagoen gaia denez, gure arreta deitzea erraza izan da.

Ikertzaile batekin harremanetan egon eta gero helburu batera heldu gara, goian aipatu dudan baliabidea, powtoon-a, guztiok erabili dute. Horrek esan nahi du nahiko interesgarri eta baliagarri den baliabidea dela, gehienbat, lanak eta aurkezpenak egiterako orduan.


Esan zuen lista pasatuko ez zuela eta pasatu du, niri egia esanda berdin zait, baina nahiko txarto iruditzen zait abisatu ez duelako eta haserretik izan delako nire aburuz.

Klase Magistralak: Teoria 5

 Azaroaren 20a , osteguna

Gaur pasaden astean bezala, taldeko aurkezpenekin jarraitu egin dugu, nahiko interesgarria egon da. 5 edo 6 alde aurkeztu dituzte bere lanak, nire ustez  interesgarriena, Alazne Lopez-en taldearen aurkezpena eta bideoa izan da, hurrengo linkean bideo horen berri emango dizuet:



Klase Magistralak: Teoria 4

Azaroaren 13a, osteguna:

Taldeko aurkezpenekin hasi gara, gaur 6 talde ezberdinei aurkezpenak egitea egokitu zaigu, egia esanda, beste taldeek egindakoari arreta handirik ez diot ipini urduri nengoelako eta ordu osoa eman dut nik azaldu behar nuena prestatzen, horrekin ez dut esan nahi etxean prestatu ez nuela, guztiz kontrakoa, baina aurkezpena egin baino lehen neukan urduritasuna lasaitzeko zen.

Aurkezpena egiten 5. taldea izan gara. Aurkezpenari buruzko kontu eta datu guztiak nire blogean eskegi ditut mundu guztiak, berriro ikusi nahi ezkero, betan aurkitu ahal izateko.


Arazo txiki bat izan dugu PPT-a ipintzerako orduan, kontua da behin betiko PPT-a ipintzerako orduan okertu garela, eta amaitu gabea ipini dugula, baina azalpena egin behar genuen bezala egin dugu, gai batzuen tituluak ondo ikusi gabe, adibidez. Baina blogger-era ondo igo dugunez irakaslea ikusi dezake egindako lana arazorik gabe.

Klase Magistralak: Teoria 3

Urriaren 30a, osteguna:

Gaurko klasean, aurreko klaseetan egindakoa berrikusten egon gara, klasea aurrera eramateko maila genuen ikusteko ala ez, horretarako jendeak zituen zalantzak guztion aurrean argituak izan dira.

Beste alde batetik, irakasleak gustoko zuen bideo bat erakutsi digu. Bideo honetan, ikusi ahal izan dugu Maria Acasok hezkuntza  disruptiboari buruz duen iritzia.

Klasearen amaieran, taldeka bildu gara eta proiektu berriari buruzko lana antolatzen hasi gara guztiok geneukan zalatzan azaltzen, gero argitzeko asmoarekin.

Hurrengo estekan, irakasleak erakutsitako, eta nik aurkitutako Maria Acaso-aren bideoak eskeiniko ditut mundu guztiak ikusi ahal izateko: 



Klase Magistralak: Teoria 2

Urriaren 23a, osteguna:

Gaur greba eguna izan denez, oso jende gutxi etorri gara bai saio teorikora, bai gai praktikora.

Irakasleak materia ezin duenez eman, progamatik kanpoko klase bat eman du, bakoitzak zituen zalantzak argitzen. Lauhilabete honi buruzko jorratuko diren gaiei buruz hitz egiten ari gara, eta proiektu berriaren azalpena eman digu.

Hasieran neure burua galduta ikusi dut, materia nahiko korapilatsua iruditzen zaidalako, baina debora aurrera igaro den ahala, nahiko kapaz ikuste naiz lanari gogotsu ekiteko asmoarekin!

Klase Magistralak: Teoria 1

Urriaren 16a, osteguna:

Gaurko klasean, IKT-zko lehen klasea hain zuzen ere, irakasgaiaren aurkezpena egin digu irakasleak IKT-i buruzko metodologia eta irakasgaiari buruz hitzaldia emanez.

Isilean geratu gara begiak itxita, gero IKT-ri buruzko pentsamenduei buruz hitz egiteko.

Orain, Koldo Saratxagaren bideo baten berri eskainiko dizuet:


domingo, 14 de diciembre de 2014

Sarrera: Uraren garrantzia kirolan

Gorputzaren osagai garrantzitsuena da, gorputzaren pisuaren %65 baita. Urik gabe, ez dago bizitza aktiborik.
Uraren eginkizunik garrantzitsuenak hauexek dira:
- Sustantzia ugari garraiatu eta disolbatzen ditu, elikagarriak zein hondakinak.
- Metabolismoaren erreakzio gehienak uretan gertatzen dira.
- Gorputzaren tenperatura erregulatzen du.
- Malgutasuna eta elastikotasuna ematen die ehunei (tendoiak, lotailuak, kartilagoak, etab.), lubrifikatzaile eta indargetzaile lana eginez, artikulazioetan, bereziki.
Uraren beharra elikagai eta edarien bitartez asetzen da. Egunero, egoera normalean, 2,5 litro ur inguru galtzen dugu, isuriaren, gorozkien, izerdiaren eta biriken bitartez. Kirola edo ariketa fisikoa egitean, ura nabarmen galtzen da. Hainbat ikerlariren arabera, antzematen den izerdirik gabeko jarduera fisikoak orduko litro erditik litro batera galtzea dakar; izerdiarekin berriz, orduko litro bat eta hiru litro bitartean galtzen dira.
Gorputzaren pisuaren %1eko ur galerak erresistentziaren %4tik 6ra galtzea ekar dezake, indarraren %4tik 7ra eta koordinazio eta arretaren %8ra arte ere. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ariketa fisikoarekin galdutako ura eta mineralak berreskuratzea, kirol praktikaren aurretik, bitartean eta ondoren, aldiro-aldiro likido eta mineralen kopuru txikiak hartuz, egarririk ez izan arren. Izan ere, egarria beranduko seinalea da, eta, hainbat aldaketa organiko gertatutakoan sortzen da.
 

Kirol errendimendurako, oso eragin txarrak izan ditzake deshidratazioak, baita, oro har, osasunerako ere, ura galtzeak gorputz likidoen ezohiko pilaketa sor baitezake. Odola loditzean, oxigenoaren giharretarako garraioa moteldu egiten da, eta, horren ondorioz, errendimendua jaitsi eta gihar karranpak ugal daitezke. Gainera, garuneko amoniako mailak handitu egiten dira, eta, horrek kontzentrazio eta koordinazioa jaitsarazten ditu. Gorputz ehunek, tendoiek eta lotailuek, alegiak, elastikotasuna galtzen dute eta lesioak izateko joera handiagoa izaten dute. Era berean, azido laktikoa handitzen da eta, horren ondorioz, nekea lehenago iristen da. Bestalde, izerditze mekanismoa, barne organoak hozteko behar-beharrezkoa.

Sarrera: Kirola eta Gosaria

Gaur egungo gure elikaduraren akats nagusietako bat hauxe da: egunean zehar ez ditugu otorduak ongi banatzen (gutxi gosaltzen dugu, bazkaria ere korrika eta presaka, eta afaria berandu, eta sarritan elikagai desegokiekin), gurea bezalako gizarte “garatuek” daramaten bizimodu-erritmoak behartuta.

Dietetikaren ikuspegitik egindako inkesta gehienek argi eta garbi uzten dute goizeko otorduan egiten dugun ahoratzea ez dela nahikoa, nutrizioaren nahiz kalorien aldetik. Gosariari ez zaio behar duen garrantzirik eman, eta korrika eta presaka, itsumustuan ia, egindako obligaziotzat hartu izan da. Euskaraz hitzak ez digu argitasun handirik ematen, baina beste hizkuntzetan, goizeko otordu horrek gauean egindako baraualdia hausten duela adierazten du (des-ayuno gazteleraz, de-jeuner frantsesez), eta, horrexegatik, gaueko atsedenaldia hautsi eta egunean zehar egin beharreko lanei aurre hartzeko indarra ematen digun otorduari garrantzi gehiago jarri beharko genioke. Gure gorputzak eskertuko liguke.
Garai batean, eta gure gaurkoa ez bezalako beste gizarte-eredu batzuetan baita oraindik ere, goiz-erdialdera egindako hamaiketakoak osatu egiten zituen gorputzaren premiak. Eta bigarren otordu osagarri horretan hestebeteak, gazta, arrautzak, etab. kontsumitu ohi ziren. Gaur egun, ordea, pertsona askorentzat (ia gehienentzat esango nuke) kafe edo zuku bat eta galleta-pare bat, hori izaten da beren eguneroko gosaria. Eta hori, noski, ez da aski jan-neurri orekatua egiteko. Izan ere, gosaria ezinbestekoa da goizeko lan-jardunari indarrez ekiteko, lanean edo ikasketetan gastatuko dugun glukosa-depositua bete-beteta eramateko.

Haur eta gazteentzat ezinbestekoa

Gosari orekatu batek (ik. taula) kaloriak modu egokiagoan banatzen ditu egunean zehar eta, horrez gain, eskola-garaian ezinbestekoak diren nutrigaiak ahoratzeko modua ere segurtatzen digu, hazkundea eta garapena bide onetik doazela jakin dezagun. Hala ere, 1996-1998 biurtekoan egindako ikerketa baten arabera, Europan batere gosaldu gabe eskolara joaten diren haurrak 7 milioi dira. Ikerketa horrek berak agerian jartzen du, baita ere, goizeko lehen otordu hori gomendatutakoa baino eskasagoa dela ume eta nerabe gehienentzat, kaloria-ekarpenaren aldetik. Horrek, noski, desoreka bat eragiten du beren egoera nutrizionalean.

Zer gertatzen da (ongi) gosaltzen ez badugu?

Gosaria behar bezala egiten ez bada, gorputzean hainbat ondorio agertzen dira: ahultasuna, kontzentrazio-falta eta umore txarra, esate baterako; barauak, edo, hobe esanda, baraua ez hausteak dakarren glukosa-faltagatik (ez ahaztu glukosa dela gure erregai energetiko nagusia) gertatzen da hori. Glukosarik ez dagoenez, gorputza beste erreserba batzuk kontsumitzera eta erretzera behartua dago, eta horrek hainbat alterazio ekarriko ditu gorputzaren funtzionamendu normalean.
Eskola- edo unibertsitate-garaian horrek ikaskuntza-prozesua bera baldintzatzen du, eta errendimendua jaistea eragiten du, hitz egiteko eta espresatzeko gaitasuna, memoria edo oroimena, sormena eta problemak ebazteko gaitasuna erasaten baitira. Horregatik, gosariak egoera fisikoa eta psikikoa baldintzatzen ditu, eta ez bakarrik ume eta nerabeetan, baizik adin guztietan.

Gosari Orekatua 

Gosariak, egokia izateko, egunean zehar ahoratzen diren kaloria guztien % 20-25 bitartean eman behar lizkiguke. Eta, bestalde, orekatua izateko, elikagai-talde desberdinak hartu behar ditu bere baitan: esnekiak (esnea, jogurta, gazta, gaztanbera), fruta eta zerealak (ogia, tostadak, zerealak, galletak). Beste elikagai batzuk ere har daitezke (haragi-eratorriak, hestebeteak, gozoak, etab.), baina kopuru txikietan.
  • Zerealak. Energia-iturri diren karbohidratoak ematen dizkigute, bitaminak eta mineralak. Horrez gain, zuntza ere ematen digute.
  • Esnekiak. Kalitatezko proteinak edukitzeaz gain, kaltzioa, eta A, D eta B taldeko bitaminak ere esnekiek ematen dizkigute.
  • Fruta. Horien bidez, karbohidratoak, ura, bitaminak, mineralak eta zuntzak eskura ditzakegu.
  • Haragikiak. Urdaiazpiko egosia (serranoarekin kontuz), gantz gutxiko haragiak, hestebeteak… Ehunak eta zelulak sortzeko beharrezkoak diren kalitatezko proteinak, eta energia-iturri diren gantzak ekarriko dizkigute, baina kontuz, neurrian hartu beharrekoak dira eta.
  • Bestelakoak. Azukrea, mermelada, eztia, etab. karbohidratoak eta energia ematen dizkigute.

Hurrengo bideoan gosari on bat egiteko pausuen berri emango da, guztiok behar den bezalako gosarien elikagai eta mantegugaiak aukeratzeko.


https://www.youtube.com/watch?v=jCSL4KNq9JY


Azkenik eredu erraz eta osasungarri batzuk ipiniko ditut:
Gosaria bazkaldu aurreko otordu bakarra baldin bada
Hamaiketakoaren beharrik ez dutenentzat, dela bere premia energetikoak oso handiak ez direlako, edota gosariaren eta bazkariaren artean 4 ordu baino gehiago ez daudelako.
  • Esnea, kafearekin, zerealekin edo
    kakaoarekin (edo beste esneki batzuk: jogurta, petit suisse, gazta…).
  • Fruta-zukua, edo sasoiko fruta-aleren bat.
  • Ondorengo aukeretatik bat (norbere gustuaren arabera):
    - Ogia gurin edo margarinarekin eta marmelada edo eztiarekin.
    - Ogia gazta freskoarekin eta menbrillo, ezti edo marmeladarekin.
    - Galletak, gosariko zerealak, muesli.
    - Ogia eta koiperik gabeko gazta edo urdaiazpikoa.
Bi hartualdi egiten dituztenentzat
Bata jaikitzerakoan eta bestea goiz-erdian, beren lanaldiak horretarako aukera ematen dielako, edota energia estraren premian daudelako.
Jaikitzerakoan: 
  • Esnea, kafearekin, zerealekin edo
    kakaoarekin (edo beste esneki batzuk: jogurta, petit suisse, gazta…).
  • Ondorengo aukeretatik bat (norbere gustuaren arabera):
    - Ogia gurin edo margarinarekin eta marmelada edo eztiarekin.
    - Ogia gazta freskoarekin eta menbrillo, ezti edo marmeladarekin.
    - Galletak, gosariko zerealak, muesli.
Goiz-erdian:
  • Esnea edo beste esnekiren bat.
  • Fruta-zukua, edo sasoiko fruta-aleren bat.
  • Ondorengo aukeretatik bat:
    - Urdaiazpiko eta gazta suabez egindako sandwich-a.
    - Gazta eta/edo urdaiazpikoa edo hestebeteak (txorizoa...) ogitartekoan.

Sarrera: Kirola eta Osasuna bermatzeko gomendioak

Ariketa fisikoa prebentziorik onena da minbizia, bihotzekoa, diabetesa eta gaitz arruntenak sahiesteko. Dena den, gero eta jende gehiagok ezagutzen ditu kirolak ekartzen dituen onurak. Gazteek ez ezik, gure nagusientzat eznbesteko neurri egokia da kirola egitea, bai gaztea sentitzeko, bai osasuntsu eta gogor sentitzeko.

Ikertutako hainbat adinakoek bat etortzen ziren baieztapen bat baino gehiagotan; kirola gaztea mantentzera laguntzen zien, medikuek igertzen dute kirola egiten dutenek nortzuk diren, buruan zentzen mantentzen laguntzen du ....

10 gaixotatik 7 ez dute kirolarik egiten, bakarrik egunean 30 minutuko paseo sinple batekin hainbat gaitzei aurre egin daiteke.


https://www.youtube.com/watch?v=q7fjhzSR0jA

Gerta daiteke batzuetan gauza garratzitsuak alde batera uztea. Gure osasuna zaintzeko oinarrizko ohiturez ahazten gara, ez dugu gure elikadura zaintzen eta ez dugu nahiko ariketa fisiko egiten, gauden mendean sinesgaitza irudi ahala horrela da.

Hurrengo bideoan gauza hauek sahiesteko hainbat aholku eta gomendio agertzen dira



https://www.youtube.com/watch?v=OrK6Ed-wTPg

viernes, 5 de diciembre de 2014

Sarrera: Kirola egiteko jokoak

Hezkuntza Fisikoetako klaseetan, jokoak izaten ohi dira nagusi, eta hauetaz baliatzen gara lortu beharreko helburuak aurrera eramateko. Joko hauek ez dira bakarrik erabilgarriak eremu akademikoetan, bestelako talde ezberdinentzat ere dira oso komenigarriak. 



Joko edo jolas hauek ez dira konpetitiboak izan behar, hau da erabilgarriak diren jokoen ezaugarri bakarrenetarikoa. 


Bestetik, mota askotako jokoak proposatu ahal ditugu. Eskeiniko ditudan web orrialde hauetan hainbat joko proposatzen dute Hezkuntza Fisikoetako klaseetarako.




Link honetan agertuko dira oso dibertigarriak diren mota askotako jokoak:



http://www.xtec.cat/~jroca222/juegos03.htm



lunes, 1 de diciembre de 2014

Sarrera: Kirolaren Onurak


Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen diela ume eta gazteei. Besteak beste, hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihesten, norberenganako konfiantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia du. Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin hartuz gero, bizitza osorako manten daitezke, adibidez kirola egitean ikasten den diziplina eta araudien errespetua. Baina, beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen duen onura aldi batekoa da, eta onurak mantendu nahi badira kirola bizitza osoan zehar egin behar da. Honen adibide argia da kirolak osasunean duen eragina.



Kirolaren onurak osasunean ia beti ariketa fisikoari lotuta daude. Horregatik kirolaren onuraz hitz egiten ari garenean, osasunari loturik dauden ezaugarrietan behinik behin, ariketa fisikoaren onuraz hitz egiten ari gara. Osasuna mantentzeko kirola edo ariketa fisikoa jarraitua izan behar duenez, egokia litzateke ume eta gazteek betiko finkatu daitezkeen kirol eta ariketa fisikoaren ohiturak hartzea.



Kontuz ibili behar gara eta ez dugu kirola lehiakortasun batean bihurtu behar.  Hau dela eta, egokia litzateke lehiari loturik ez dauden eta bizitzaren epe luze batean manten daitezkeen ariketa fisikoak haur eta gazte guztiei eskaintzea.


Lan honen helburua ez da kirola eta ariketa fisikoaren murriztea aztertzea umeak hazi ahala, baina hainbat datu aipatzea egokia litzateke iraunkortasunaren garrantzia finkatzeko. Adibidez ikusi da 14-16 urte artean, lehenago nesketan mutiletan baino, sedentarismoa izugarri handitzen dela eta honekin batera kirol lizentzien murrizketa handia gertatzen da. Lehen aipatu bezala, ariketaren eraginak osasunean itzulgarriak direnez datu hau nahiko kezkagarria iruditzen zaigu.


Ariketa fisikoak osasunaren alor ezberdinetan zerikusia du nagusiki, hala nola;


Ariketa fisikoa eginez bihotz eta odol-hodietako gaixotasuna izateko arriskua modu adierazgarriz jaisten da. Ariketa fisikoak eragin nabaria du bihotzaren funtzioan, bere bolumena eta indarra handitzen baititu, uzkurtzeko gaitasuna hobetuz. Honek aurrerantzean garrantzia izango du bihotz indartsu batek lagunduko baitigu heldutasunean eta zahartzaroan gertatzen diren bihotz arazoei aurre egiten. Odol hodietan ere onurak sortzen ditu ariketa fisiko jarraiak odol hodi gehiago sortzen laguntzen baitu, horrela oxigenoa eta elikagaiak hobeto iritsiko dira muskuluetara.




Hezurrek eta muskuluek gure gorputz masaren % handia osatzen dute. Haiei esker mugitu gaitezke eta jarrera manten dezakegu. Gure hezur edo muskuluek indarra galtzen badute mugimenduak galarazten dira eta indar galera handia bada, zahartzaroan gertatzen den bezala, edozein oztopoaren aurrean gure jarrera bertikala gal dezakegu.


Zahartzaroan, erortzeen ondorioz, aldakaren haustura gerta daiteke, hilkortasun handia eragiten duena. Ariketa fisikoak muskuluaren garapenean eragin nabaria du. Gazteetan muskuluen garapen egoki batek zahartzarora indar handiagorekin heltzea eragin dezake.


Obesitatea eta gehiegizko pisua azken urte hauetan haur eta gazteetan izugarri handitu dira. Euskal Herriko Unibertsitatera iristen diren eta gazteen %25 baino gehiagok gehiegizko pisua du eta %5 baino gehiago obesoak dira. Estatu Batuetan datu hauek oraindik kezkagarriagoak dira. Epidemia honen eragileak bi dira nagusiki, alde batetik elikadura ohituren aldaketa eta bestetik ume eta gazteetan gertatu den ariketa fisikoaren murrizketa. Ezaguna da ariketa fisiko jarraiak obesitatea murrizten duela.



Ariketa fisikoak berez ez du eragin handirik arnas aparatuaren ahalmenetan. Ordea ariketa fisiko jarraituak arnas aparatuan badu eraginik, intentsitate berean egindako ariketan aireztatzea gutxitzea eragiten baitu. Oro har, entrenatutako pertsona batek, sedentario baten aldean, aire gutxiago sartu behar du biriketan ariketaren intentsitate bera egiteko. Hau garrantzitsua izango da asma bezalako gaixotasunetan, non pertsonak arnas egiteko zailtasunak dituen. 



Azkenik, diabetesa kontrolatzeko eta aurreikusteko ezinbesteko neurria da kirola. Bi motako diabetesa ezagutzen dira I motakoa intsulinaren gabeziarekin gertatzen dena eta haurtzarotik antz eman daitekeena eta II motakoa, intsulina dagoenean baino ez denean eraginkorra. Hau gehienetan zahartzaroan gertatzen da eta askotan loditasunari lotuta. Gaur egun jakina da bai muskulazio eta bai iraupen luzeko ariketa egokia dela II motako diabetearen arriskua murrizteko. Azken urteetan II motako diabete kasu gehiago behatu dira ume eta gazteetan, sedentarismoa eta gizentasuna handitzearekin batera. Ariketa fisikoak eragin bikoitza du gaitz honetan alde batetik intsulinaren sentikortasuna eta glukosaren garraioa muskuluetara handitzen du eta bestetik gizentasuna murrizten laguntzen du. Pisu galera txikia izanda ere, glukosaren tolerantzia nabariki hobetzen da. Esan beharra dago II motako diabetearen kasuan ariketa prebentziorako eta tratamendurako balio duela.


Glukosaren garraioa muskuluetara handitzen duenez ariketa fisikoa I motako diabetearen kontrolean erabil daiteke. Diabetikoek ariketa fisikoa egiten dutenean bere tratamenduaren (intsulina edo ahozko antidiabetikoak) dosiak egokitu behar dituzte, bestela hipogluzemia gerta daiteke. Diabetikoen kasuan egin beharreko ariketa izan dezaketen beste gaitzei egokitua egon behar du eta berotzean, hidratazioan, glukosa mailetan eta oinen higienean arreta berezia jarri beharko da.

sábado, 22 de noviembre de 2014

Sarrera: Kirola eta Osasuna, beti lagun?

Entrenamendu gogorrean murgildurik dabiltzan kirolariek gaixotzeko joera handiagoa omen dute. Inmunitate-sistema baxu dutela esan ohi da. Nola uler daiteke osasunaren paradigma bihurtu zaigun kirola, gaixotasun-iturri izan daitekeela esatea?
Ariketa fisikoa maiz egitea onuragarria da osasunerako. Hori da behintzat guztiok daukagun iritzi orokorra. Azken urte hauetan izugarri azpimarratu den puntua da gainera eta era guztietako kanpainak egin dira kirolaren alde, gizarteko sektore desberdinetara heldu nahian. Ez da hori artikulu honetan zalantzan jartzen dena: frogatua baitago ariketa fisikoak eta kirolak pertsona osasuntsuago egiten gaituztela (bihotzeko eritasunak eta odolaren presioa jaitsiz, esate baterako) eta horren ondorioz, bizitza luzatu. Baina zer gertatzen zaie gaixotasun infekziosoei? Ariketa fisikoak hauekiko erresistentzia handiagotu egiten al du ala, alderantziz, sistema inmunitarioa ahuldu egiten al du?
Gaur egun goi-mailako kirol-lehiaketak mugitzen dituen interes eta dirutza izugarriak ikusita, normaltzat jo dezakegu gai honen inguruan ahalik eta gehien jakin nahi izatea. Bartzelonako Joko Olinpikoetan parte hartu duten gimnasta gehientsuenek 35 ordutik gora entrenatu dira astero azken urtean. Beste kirol batzuetan, igerilari, arraunlari, txirrindulari eta korrikalariek adibidez, egunean lau ordutik gora egin dute piszinan, gimnasioan, errepidean etab.etan. Horrelako lan gogorrak eta, bide batez esan dezagun, diru-inbertsio izugarriak, azken orduko katarro batek hankaz gora botatzea ez da izango, noski, gozoa. Entrenatzaile eta kirolariek, beraz, interes handia dute ariketa fisikoaren eta sistema inmunitarioaren harremanak zeintzuk diren argi daitezen. Baina zientziak ez die oraindik erantzun esanguratsurik eman.
Hala ere, ez dago dudarik: ariketa fisiko gogorra egiten ari den pertsonak sistema inmunitarioa desorekatua izateko aukera gehiago ditu eta inmunitate-babesak bere mailara itzuli egiten dira esfortzua lasaitzen denean. Bien arteko harreman biologikoa zein den (hau da, gorputzean zer gertatzen den) da aurkitu behar dena.

Blog honetan gonbidatzen dizuegu zuen erantzunak eta usteak uztera, anima zaitezte!!!


jueves, 13 de noviembre de 2014

Sarrera: Beroketa

Beroketa

Ondo jaten jakiteaz gain, bizitza aktiboa izan behar dugu.  Horretarako kirola egitea beharrezkoa da, baina kirola egiten besterik gabe haste ez da komenigarria, eta kalteak ekarri ditzake gure osasunerako. Horregatik lesioak prebenitzeko metodo ezin hobea da, eta halaber, ekintza fisikoaren errendimendua hobetzeko balio du.


Hortaz, ezin dugu ahaztu kirola egin baino lehen egin behar dugun pausu garrantzitsuena: BEROKETA.


Era askotako ariketa ezberdinak daude, bakoitzak gorputzaren atal bakoitzerako. Baina kontuan hartu behar dugu, gorputzeko atal guztiak berotu behar ditugula, lepotik oinetara arte.


Beroketaren bidez hau lortzen da:


-Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.


-Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.

-Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak bizkorrago jasotzen dituzte.

-Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz. 

Beroketaren printzipioak:

Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.

-Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.

 -Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.

-Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.

-Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gara.


Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu:

1.      Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea. 

Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:

a.     Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bategitea da.

b.    Mugikortasun eta malgutasun ariketak. Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz. 

c.     Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.

2.     Aurreko beroketa orokorraren ondoren beroketa espezifikoa deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu; paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

Hurrengo argazkietan beroketa nola egin behar den erakusten dituzten argazkiak ipiniko ditut:








miércoles, 12 de noviembre de 2014

Taldeko Lana IKT

Hurrengo esaldietan taldean egin dugun lana, eta horrekin batera nire zatia azalduta eta idei nagusiak ere ipiniko ditut:


Denboraren poderioz familiaren eredu tradizionala aldatu egin da, lehen aita agintzen zuen (familiaburua), ama etxeko zereginetaz arduratzen zen eta seme-alabek murtik atera gabe gurasoek esandakoa betetzen zuten. Gaur egun molde hori haustu da.

Boterean eta autoritatean oinarritutako erlazioak, gaur egungo gizartea zalantzan jartzen ditu. Gainera, elkarrizketaren handiagotzea aldarrikatzen da, zerbait elkarrizketaren bidez konpondu ezin bada esan nahi du biolentziara, fisikoa, nahiz sinbolikora, joko dela. Dialogoa, hizkuntzaren bitartez transmititzen da, hau bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan soluzioak eta adostasuna aurkitzeko erdigunea da.

Aukeren aniztasuna erreflexiboagoak egiten gaitu, horrela arazo baten soluzioa bilatzerakoan gauzei buelta gehiago emango diogu, geure burua berotu arte. Hortaz, egoera hori kontrolatzen jakin behar dugu, eta kontuan hartu behar ditugu pertsonek eskaintzen dizkiguten ikuspuntuak, horrela, argumentu eta arrazoi gehiagorekin eta askeago erabakiak hartzeko aukerak gehiago izango ditugu.

Orain, adituen informazio gehiago eskatzen dugu. Medikuarenera joatean gauzak ez dira orain dela 40 urte bezala, gaur zer gertatzen zaigun esatea nahi dugu, ze botika bidaltzen digun eta zertarako balio duen, are gehiago, joan aurretik izan dezakegun gaixotasuna badakigu, seguruenik Interneten begiratu dugulako. Azken batean, gure ezagunekin elkarrizketak mantentzeaz gain, era askotako pertsona eta adituekin elkarrizketak mantentzea ere nahi ditugu.

Hezkuntzaren kasuan, irakaslea bere irizpidea autoritatearekin inposatu nahi du, gertatuko dena irakasleen iraultza, autoritatearen kontra eginez, izango da. Horregatik, negoziazioa baztertuz elkarbizitza txarrera egingo du.

Elkarrizketan oinarritutako erlazioak erabiltzen ikastetxe eta elkarteen artean, ikaslegoaren ikasketa maila eta familien parte-hartzea handituko du. Hau neska-mutilen interakzioen koordinazioa erraztuko du.

Idei nagusiak:

  1. -Denboraren poderioz familiaren eredu tradizionala aldatu egin da. Gaur egun molde hori haustu da.
  2. -Elkarrizketaren handiagotzea aldarrikatzen da
  3. -Hizkuntza bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan soluzioak eta adostasuna aurkitzeko erdigunea da.
  4. -Aukeren aniztasuna erreflexiboagoak egiten gaitu. Kontuan hartu behar ditugu pertsonek eskaintzen dizkiguten ikuspuntuak.
  5. -Argumentu eta arrazoi gehiagorekin eta askeagoekin erabakiak hartzeko aukera gehiago izango ditugu.
  6. -Adituen informazio gehiago eskatzen dugu. Era askotako pertsona eta adituekin elkarrizketak mantentzea ere nahi ditugu.
  7. -Negoziazioa baztertuz elkarbizitza txarrera egingo du.
  8. -Elkarrizketan oinarritutako erlazioak erabiltzen, ikastetxe eta elkarteen artean, ikaslegoaren ikasketa maila eta familien parte-hartzea handituko du. Hau neska-mutilen interakzioen koordinazioa erraztuz.




Amaitzeko, taldean egindako PPT-aren linka utziko dut, nahi duenak begira dezala, bildutako informazioa guztioi helarazteko:


http://www.slideshare.net/nereehu/ikt-aurkezpena-41470903



viernes, 31 de octubre de 2014

SARRERA: Lehenengo irakurgaia eta emangarria

Gaur egungo gizartea materialista da. Azken hilabeteotako krisia dela eta, agerian geratu da gizarte globalizatu batean bizi garela, non, komunikazio baliabideak funtzeskoak dira. Inoiz baino informazio gehiago gure esku daukagu, baina hori ez du esan nahi inoiz baino hobeto informaturik gaudela. Horregatik erronka gugana etortzen den informazio kopuru handi hori sailkatzen jakitea da, eta informazio ona eta txarra bereizten eta kudeatzen jakitea.

Gure artean komunikatzeko inoiz baino tresna gehiago daukagu, baina hori gure arteko komunikazioa onena izatea ez du ziurtatzen. Irudiez inguratuta gaude, hortaz, idatziko testua indarra galtzen ari du. Gure tramankulu digitalak gero eta hobeagoak dira, eta horien aurrean denbora asko ematen dugu. Gaur egungo haurrek ama hizkuntza eta ezagutza teknologikoa aldi berean menperatzen dituztela esan daiteke.

Baliabide ezaren eta irakasleen prestakuntza eskasaren errruz, eskola askotan ez da teknologia sartzen. Eskolaren funtzioak IKT-ei buruz: gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetatze digitala ikasleei eskeintzea, eten digitala sahiestu eta inklusio digitala bultzatu(bere etxeetan hainbeste baliabide ez dituztenak, eskolan baliabide horietaz gozatu ahal izatea da erronka) eta hezkuntza eredua berriztatu.
Alfabetatze digitalari bueltatuz; IKT-ren erabilera funtzeskoa da pertsonaren garapenerako eskola barruan eta kanpoan.

Ondorioak: Teknologia hezkuntza eredua bihurtu beharko genuke, beti jarrera arduratsua izaten eta ondo aztertzen proposamen teknologiko bakoitzaren atzean hezkuntzaren zein ikuspegi dagoen.

Baliabide interesgarriak: Blogak, Wikiak, Webquestak, Marka-gune sozialak, Podcastak, Mapa kontzeptualak, Moodle, Bideojokoak eta software didaktikoak.

Hitz Gakoak: Inklusioa, Teknologia, Hezkuntza berrizatu, Aukerak eta Arduratsua.

Galderak:
Gaur egun komunikatzeko aukera anitz egoteak kalte ala mesede egiten dio jendeak dituen harremanetan?

Garrantzitsua da gure eskoletan IKT-en garrantzia ezartzen joatea datorren teknologian oinarritutako gizarte honetarako?

jueves, 30 de octubre de 2014

Sarrera: Janari atsegina eta piramide nutrizionala

Osasuna gauza askorekin lotu dezake; janaria, kirola eta aktibitate fisikoa, ongizatea ... Hori lortzeko bizitzan eta egunerokotasunean beharrezkoak diren arau eta ohiturak sortzen saiatu behar dugu, horregatik egokiena da balio guzti hauek  txiki-txikitatik irakastea.

Sedentarismoa oso etsai txarra da honetarako, horregatik gure gizarteko gazteei "mugitzera"  animatu behar diegu. Horretaz gain, denetarik jatera irakatsi behar diegu ere gure seme-alabei, horregatik itxura atsegin eta dibertigarriko platerak egin behar ditugu, betidanik dakigulako oso zaila dela barazki, lekaleak eta horrelako janari osasuntsuak jatera behartzea.

       


Honetaz aparte, elikadura puramidea ere irakastea komenigarria da, haiek zer jaten duten jakiteko. Horregatik piramide nutrizionala oso argigarria izateaz gain, metodo ezin hobea da haiek janari egokienak eta kaltegarrienak zeintzuk diren ulertzeko.


Sarrera: Osasuna

Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen diela ume eta gazteei. Besteak beste, hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihesten, norberenganako konfidantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia du.

Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin hartuz gero, bizitza osorako manten daitezke, adibidez kirola egitean ikasten den diziplina eta araudien errespetua. Baina, beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen duen onura aldi batekoa da, eta onurak mantendu nahi badira kirola bizitza osoan zehar egin behar da. Honen adibide argia da kirolak osasunean duen eragina.

Kirolaren onurak osasunean ia beti ariketa fisikoari lotuta daude. Horregatik kirolaren onuraz hitz egiten ari garenean, osasunari loturik dauden ezaugarrietan behinik behin, ariketa fisikoaren onuraz hitz egiten ari gara. Osasuna mantentzeko kirola edo ariketa fisikoa jarraitua izan behar duenez, egokia litzateke ume eta gazteek betiko finkatu daitezkeen kirol eta ariketa fisikoaren ohiturak hartzea.


Gazteetan soilik lehia eta errendimenduari lotutako ariketa fisikoa egiten bada, arrisku handia dago kirola (eta ondorioz ariketa fisikoa) uzteko hobekuntza gelditzen denean edo helburuak betetzen ez direnean. Baita ere badaude lehia atsegin ez duten hainbat neska-mutil.

Hau dela eta, egokia litzateke lehiari loturik ez dauden eta bizitzaren epe luze batean manten daitezkeen ariketa fisikoak haur eta gazte guztiei eskaintzea.