Sedentarismoa oso etsai txarra da honetarako, horregatik gure gizarteko gazteei "mugitzera" animatu behar diegu. Horretaz gain, denetarik jatera irakatsi behar diegu ere gure seme-alabei, horregatik itxura atsegin eta dibertigarriko platerak egin behar ditugu, betidanik dakigulako oso zaila dela barazki, lekaleak eta horrelako janari osasuntsuak jatera behartzea.
Honetaz aparte, elikadura puramidea ere irakastea komenigarria da, haiek zer jaten duten jakiteko. Horregatik piramide nutrizionala oso argigarria izateaz gain, metodo ezin hobea da haiek janari egokienak eta kaltegarrienak zeintzuk diren ulertzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario