Ondo jaten jakiteaz gain, bizitza aktiboa izan behar dugu. Horretarako kirola egitea beharrezkoa da, baina kirola egiten besterik gabe haste ez da komenigarria, eta kalteak ekarri ditzake gure osasunerako. Horregatik lesioak prebenitzeko metodo ezin hobea da, eta halaber, ekintza fisikoaren errendimendua hobetzeko balio du.
Hortaz, ezin dugu ahaztu kirola egin baino lehen egin behar dugun pausu garrantzitsuena: BEROKETA.
Era askotako ariketa ezberdinak daude, bakoitzak gorputzaren atal bakoitzerako. Baina kontuan hartu behar dugu, gorputzeko atal guztiak berotu behar ditugula, lepotik oinetara arte.
Beroketaren bidez hau lortzen da:
-Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.
-Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen
da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta
elikagaiak eramanaz.
-Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak bizkorrago jasotzen dituzte.
-Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz.
-Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak bizkorrago jasotzen dituzte.
-Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz.
Beroketaren printzipioak:
Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.
-Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.
-Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.
-Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.
-Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gara.
Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu:
1. Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea.
Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:
a. Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bategitea da.
b. Mugikortasun eta malgutasun ariketak. Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz.
c. Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.
2. Aurreko beroketa orokorraren ondoren beroketa espezifikoa deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu; paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.
Hurrengo argazkietan beroketa nola egin behar den erakusten dituzten argazkiak ipiniko ditut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario