Astekaria

Astekari honetan IKT-ko saio praktikoan egiten dudanaren berri emango dut.

 
2014ko Urriaren 17a, ostirala:

Gaur Bloggaren sorrera egin dugu Xabierren laguntzaz. Hasteko, Blogger hitza bilatu dugu eta bertan klik eginez gure gmail kontuan sartu ostean blog bat sortu dugu. Nire kasuan, kirola eta osasuna hezkuntzarekin duen harremana ikertu nahi dudanez, izen hori jarri diot nire Blogari, horri buruz dakidan eta aurkitzen dudan informazioaren berri emateko.

Ondoren, blogaren inguruko funtzionamendua ikasi dugu:

-Sarrera berri bat nola sortzen den
-Egindako sarrerei etiketak nola jartzen zaizkion gure sarreran edukiak sailkatuta izateko
-Bideo bat nola argitaratzen den
-Irudi bat nola argitaratzen den
-Erlojua blogean ipini
-...

                                 
2014ko Urriaren 30a, osteguna:

Nire kasuan Bloga egiten gaur hasi naiz. Sarrera bat egin dut, egingo ditudan gauzak azaltzen.

Ondoren, Redes programatik hartutako bideo bat igo dut, eta sarrera bat eman diot nire blogari, osasuna eta kirolari buruzko azalpenak emanez. Geleko beste ikaskideen blogak gorde ditut, guztion blogak ezagutzeko eta amankomunean egoteko.

Horretarako Diseñon sartu gara, bertan blogak sartu ostean, erloju bat ere sartu dugu, bloga politagoa geratzeko. Azkenik, Hezkuntza Sailan web orriko URL-a kopiatu eta itsasi dugu blogean agertzeko.

Hasieran baino ezagutza gehiago daukat sare hauetan "trasteatzeko", eta lehen ostiralean (17/10/2014) ikasi genituen Drive-eko kontuak oso baliagarriak ere iruditu zitzaidan, bertan zeuden arlo eta guretzat ezkutaturik dauden eskualdeak deskubritzeko.

 
2014ko Urriaren 31a, ostirala :

Gaur Modulu Lan taldeak definitu ditugu, eta nire kasuan irakaslea nire Modulu Lan tutorea zenez, klasean egin behar zen lana, egokitu zaidan taldearekin egin dut.

Lehenengo ordu erdian blogei buruzko informazioa bilatu behar izan dugu guztiok. Gero informazio hori antolatu behar izan dugu, eta taldean Prezi bat egin dugu gauza hauek sartuz; Blogen aplikazioak hezkuntzan, erabilerak, norentzat dago bideratuta, zertarako erabiltzen da, baliabideak, blog motak, alde onak ....

Azkenik, talde bakoitzak bere aurkezpena egin du, guk azken-aurrekoak izan gara. Taldekide bakoitzak preziko atal bat azaldu du.

 
2014ko Azaroaren 13a, osteguna:

Egin beharrekoa azaldu egin digu, E-gelan sartu behar izan gara modulu lan asteko dokumentu bat irekitzeko, bertan dagoen informazioa erabiliz, bidalitako lana behar den bezala bideratzeko. Ondoren, bikoteka ipini gara eta horri bat banandu digu egin beharreko pausuekin. Segidan, ahozko azalpen bat eman digu arbel digitalean klase osorako, egin behar duguna azaltzen. Azalpen honen arrazoia,  gure lana erraztea izan da.

Worden agertzen diren gauzen erabilerak azaldu digu, lana ondo egituratzeko eta egiteko; bibliografia paragrafoka ordenatu, sangria handitu edo txikitu, letra motak, titulu ezberdinak …

Aurkibidearen kasuan tituluak nola ordenatu eta erreferentziak eta “tablas de contenido” azaldu dizkigu.

Nire ustez informazio gehiegi sartu du oso denbora gutxitan, eta dena gogorraraztea ezinezkoa, edo behintzat oso zaila izango da.

Besterik gabe lanari ekin diogu Hilargi, lana egiteko egokitu zaidan bikotea, eta ni. Trasteatzen ibili gara, oso gustora gainera, eta irakaslea erraztu digun argibide orria aurrean izanda, bidalitako zeregin guztiak egitea nahiko erraza izan da erabilitako antolamendu argiari esker. Ia ezer ez galdetu diogu, horregatik diot nahiko ulergarria izan dela eskainitako testua, eta bertan agertzen ziren eskakizun guztiak arazorik gabe gauzatu ditugu.
Zailtasun txiki bat izan dugu esteka egiterakoan, nahiko ondo ez genekielako zer zela, baina behin gelakide bati galdetzean arazorik gabe egin dugu.

 
2014ko Azaroaren 14a, ostirala :

Gaur irakaslea, egin beharreko proiektua azaldu digu guztioi. Lan kooperatibistari buruzkoa zen, eta bidali digun lehenengo testua irakurri ostean, gure artean adostu izan behar dugu gero klase aurrean esan beharko genuena. Kasu honetan, testuaren protagonista, taldekideek egin zuten lanetaz beti kexatzen zen.

Gero bigarren testu bat irakurri behar izan dugu, eta prozesua berdina izan da, bakoitzak berea irakurri behar du, gero taldean hitz egin dugu gure iritziak partekatzeko, eta azkenik talde bezala, komunean adostutako iritzi batzuk klasearen aurrean bota ditugu. Testu hau "pasotas" eta "jetas"- koa zen, aurretik irakurritako egoera ezberdina zen. 

Taldean kalte egiten dituzten pertsonaiei buruzko testua zen, orduan egoera bat planteatu egin zaigu, eta ondoren egoera horri aurre egiteko eman behar genuen pausuak irakurri ditugu beste testu batean. Egoera guztiz erreala ez zen, baina hori gertatzekotan agertzen ziren konponbideak nahiko baliagarriak ziren, baina egoera horretara heltzeko taldea nahiko ustelduta ikusi behar da.

Lan egiteko gaitasunei buruz hitz egiten ari gara, azkenik 3. testu bat irakurri dugu egoera batzuen aurrean erantzuten jakiteko: "Jetas" eta "Pasotas".



2014ko Azaroaren 20a, osteguna:

Taldeko proiektuarekin jarraitu, taldearen fitxa bidali behar genion pasaden astean.

Hasierako informea lehengo entregagaia, egoera E-gelan agertzen da(zer egingo dut nik IKT-ak ikasgelan txertatzeko) buru mapa egin behar da elementu horrekin.

Egoera hori apur bat aztertzeko osatzen joan behar gara, horretarako datu batzuk pentsatu behar dira, eta erreferentzia moduan praktiketan egindako eta bizi izandako gauzak baliagarriak dira, kronograma bat ere pentsatu behar dugu, faseak ondo zehaztuz.

E-gelako dokumentuaren taula bat azalduko digu egin beharrekoekin, Google Sites era igo behar da. Hurrengo egunean (bihar) bitarteko informearekin hasi behar gara.



Popplet- en erabilpena azaldu digu aurkezpen bat web orri horrekin aurkeztu behar dugulako, eta horri ekin diogu, hau da, Popplet-a egiten hasi gara lehen aipatutako Practicumean bizi izandako egoerekin.



2014ko Azaroaren 21a, ostirala:

3. entregableari buruz hitz egiten ari gara. Gaur entregatzeko, gaitasun digitala landu behar dugu, horretarako bideo bat ikusi eta dekretu bat irakurri behar ditugu. Bi perspektiba  desberdin horiekin, bideo eta dekretua, ikusi eta aztertu eta gero, taldeko lan edo aktibitateari ekin beharko diogu.

Gaitasun digital galdera zer den bota du klasean irakasleak, ea gure erreakzio eta erantzunak zeintzuk ziren komentatzeko eta klase aurrean aurkezteko. Hauek izan dira emandako erantzunetako batzuk; trebea izan aparatu digitalekin, ondo moldatzea eta erabiltzea, irakasleek hartzen dituzten erantzukizunak gaiari dagokionez …. Honen ostean bideo bat ipini digu: “La competencia digital –Jordi Adell”:


Nahiko interesgarria izan da aditu baten ikuspuntua ikustea eta barneratzea, gainera azaltzeko modua guztiok erraz ulertzekoa izan da, eta eman duen trataera nahiko hurbila eta zentzuzkoa izan da. 

“Los caharros se aprenden usándolos” esaldi hau oso ondo laburtzen du honi dagokion erronka, teknologia tramankulu berri batzuk erabiltzen ikasten dira argibideak begiratu gabe, egunerokotasunarekin, hau da, objektu horiek erabiltzen menderatuko ditugu gaitasunak. 

Horretaz aparte, hezkuntza digital on batean hezituak izan beharko ginateke.

Poppleta egiten eman dugu ia ordu osoa, gero irakaslea azaldu digu gure kabuz egin behar dugun lan bat, horretarako Delicious webgunean kontu berri bat ireki behar dugu.




2014ko Azaroaren 27a, osteguna:

Klasea 3. emotekoari buruz hitz egiten hasi du irakasleak, hobeto definitzen hasi behar dugula dio, horregatik egoera berdefinituz joan behar dugu.

Gaurko klaserako Delicious web orrian erabiltzaile kontua irekita izan behar genuen, bertan galdera honekiko linkak sartuz; Zer dio administrazioak IKT-ei buruz?

Orduan esteka eta orri batzuk interneten bilatu behar genituen, geure aburuz egokienak aukeratzeko, azkenik Deliciousera igotzeko. Nire kasuan aukeratu nituen 10 estekak hauek izan ziren:











Linkak bilatzerako orduan ingelesez, euskaraz edota gaztelaniaz bilatu ahal genituen. Interesgarriak baziren baliotsuak izango ziren edozein kasutan.

Honen ostean, lana topatu dugun informazio eta web orri interesanteak konpartitu behar ditugu. Gidan, 5.6 aktibitatean elementu batzuk daude, zeinek erabili eta erantzun behar ditugu azterketa hori hobeto definitzeko.

Deliciousera igotako 10 linken artean, 1 aukeratu behar dugu, aukeratzen dugun esteka hori ipini, gaia, edukia, nori zuzenduta dagoen azaltzeko, beste gauzen artean.

Horregatik Ikasle Gidan, E-gelan, agertzen diren galderei erantzun behar diegu, bertan fitxa hau igo eta bete behar dugu aukeratzen dugun linkari buruz:

Diseinua; ikusteko atsegina da, nolakoak dira testuak eta irudiak?

Edukia; eskaintzen dituen informazioa eta loturak interesanteak dira?

Helburu didaktiko edo ludikoak dituen aztertu

Elementu teknikoak; bilatzen duguna azkar aurkitzen dugun ala ez, loturak azkar kargatzen diren ala ez , grafiko eta marrazkiak azkar agertzen diren …

Fidagarritasuna; egilea, instituzioak? lotura gaurkotuak daude?

Iruzkin kritikoa; interesgarria da, erabilgarria ikasgelan?

Azenik taldean komentatu behar dugu erantzun guzti hauek ea zer nolako linkak aukeratu ditugun behatzeko.

Gero, kide bakoitzak igo behar du bere fitxa Sitesera 3. emotekoaren parte bezala.

Lana guztia azaldu ondoren, besterik gabe lanari ekin diogu. Poppleta Sitesera igo dut linkaren bitartez, gero linkak deliciousera igo ez nekienez geleko kide bati galdetu diot ea nola egiten zen, eta hura azaldu ostean aurretik aukeratuta neuzkan linkak igo ditut arazorik gabe.

6.aktibitateari buruz hitz egin dugu ere, garrantzia eman dio gure artean adostutako iritziak eta komentatu duguna azaltzeari.

Ondoren, hurrengo pausari ekin diogu; egoera ondo definitu, praktiketan gertatutakoa erreferentziatzat kontuan hartuta, zer nolako egoera dagoen IKT-n inguruan berdefinitu.

Azkenik, praktika egun guztietan bezala, taldeko kide batek akta egin du, eta Sites-eko orria irakaslearen eskakizunei erantzunez ordenatu dugu, sartuta geneuzkan informazioa, lanak eta argazkiak ondo antolatzen.



2014ko Azaroaren 28a, ostirala:

Ni egun honetan ez naiz klasera joan, nire fakultatea erabaki duelako klaseak 11:30etan amaitzen direla, orduan busetan denbora gehiago emateko klasean baino, ez dit konpensatzen. Irakaslea esan zuen  erdi ordu egongo zela klasean, guk joan nahi izanez gero.


2014ko Abenduaren 11a, osteguna:


Taldean lan egingo dugu gaur, baina hori baino lehen, irakasleak banatutako inkesta bat egin beharko dugu.

Inkesta amaitu ostean guztiak bildu ditu, gero egin behar den 8. aktibitatea azaldu digu.
Diseinua eta zer egingo dugunari buruz hitz egingo digu, materiala edo egindako proposamenekin zerikusia izan daiteke. Ikt-en erabilera eskolean txertatzeko proposamenak egin behar ditugu gure kabuz, horretarako egin dugu lan guztia, azkenean emaitza hori lortzeko.

Lana azaldu ostean galderak egiteko txanda heldu zaigu, lehenengo momentuan ez dira asko egon, baina, egia esanda, seguruenik lana aurrera doan heinean zalantzak sortzen joango dira.
Besterik gabe lanari gogotsu ekin diogu. Oraindik 5.7 emangarraren puntu batzuk definitzear zeudenez, bi azpi taldetan banatu gara lana osatzeko, batzuk 5.7 puntua, eta besteok 5.8 emangarria eginez. Halaber, taldeko kide bat, nik kasu honetan, akta egiten hasi naiz.


Blog berri bat egin behar dugu talde mailan, 5.8 ariketa burutzeko, blog-a sortu ostean taldekide bat gonbidatu digu blog-ean parte hartzeko, hori baizen ariketaren auzia.


2014ko Abenduaren 12a, ostirala:

Klasea hasi bezain laster, gure tadera etorri da sortutako bloga ikusteko, 5.8 emangarriari dagokiona, hain zuzen ere. Proiektua azaldu diogun bitartean, lana bideratzeko eta osatzeko gomendioak ematen joan da, guk sortutako blog-a ahalik eta hoberen betetzeko.

Behin erabilgarriak diren pautak azaltzean, lanari gogotsu ekin diogu blog-a eratzen joateko. Atzo bi taldetan lana banatu genuenez, gaur buelta berri bat eman behar diogu guztiok emandako iritzi baliogarriekin. 

Aldi berean, egun honetako akta egin dut, nik horretaz arduratzen naizelako, hori erabaki nuen hasieran eta.

Lana egiten joan dugun heinean, zailtasunak sortzen joan dira, orduan berriro deitu behar izan dugu oztopo horiek gainditzen saiatzeko. Blog-a eskolari erreferentzia egiten dionez, praktiketan bizi izandakoak kontatu diogu, erabilgarriak edo ez ziren jakiteko, lanean sartzeko nahiarekin,

Lana entregatzeko epeei dagokionez azaldu digu, Alaitzek beste data batzuk finkatu dituela, eta ez direla bat etortzen berak finkatutako lanekin, hau da, bakoitzak bere lanak entregatzeko epe batzuk finkatu ditu.

Egun honetan ere, klaseko talde batek, euren proeiektuaren aurkezpena egin du. Proiektuaren izena "Zaintzen eta Ikasten" da, eta IKT-i buruzko trataerari dagokio, eskola mailan eta gurasoei buruzko inplikazioa aintzat hartuz.

Ikt-en erabilera sustatzea da talde proiektuaren nahia. Ikasleek bideo bat eginez lortuko dute hasieran finkatutako helburua, eta irakasleek beharrezkoak diren baliabide guztiak ikasleen esku utziko dituzte, hala nola, MoviMaker, Freemake Video Converter, Powtoon ...


2014ko Abenduaren 18a, osteguna:

Gaur klaseko azkenaurreko eguna da, eta talde ia guztioi aurkezpenak egitea egokitu zaigu, bai blogarenak, bai modulu lanekoak. Hasi dugu gure taldeko modulu lana egiten, hasieran pixka bat urduri egon gara, nire kasuan gutxienez, lan asko geneukalako eta behar den bezala prestatu ez dudalako ahozko aurkezpena, baina lana dezente egin dut, ahozkoa gehiago prestatu izan beharko luke arren.

Orain beste talde batek bere Ikt-ko proiektuaren berri emango digu: "Childtopia Eskolan". Gurasoek IKT-en erabilera areagotzea sustau nahi dute proiektu honen bitartez, horretarako hainbat baliabide eta konponbideak eskeintzen ari dira. 

Segidan guri tokatu zaigu beste aurkezpena egitea, hau da, SItes-arena, "XIXILI eskola" proektua azaldu dugu, baina sarrera honetan ez nain asko luzatuko, egindako proiektuaren datu guztiak bloga osoan zehar azaldu ditudalako ariketa egiten joan garen heinean.

Aurkezpen nahiko egokia egin dugu, urduritasun gabekoa, ondo antolatu eta arautua. Gaiari zegozkien arlo eta esparru guztiak era nahiko ulergarrian azaldu ditugu, puntuz puntu joan. Azalpena behin eginda, guk sortutako blog-a klase guztiaren aurrean aurkeztu dugu, bertan erabiliko diren baliabideak eta egingo diren ariketak bere adibideekin erakutsiz.

Irakasleak esan digu nahiko ondo zegoela blog-a, antolakuntzari zegokionez, eta nahiko ariketa onak porposatu ditugula, nahiz eta benetazko praktikara ez ditugula eraman.

No hay comentarios:

Publicar un comentario