domingo, 14 de diciembre de 2014

Sarrera: Kirola eta Gosaria

Gaur egungo gure elikaduraren akats nagusietako bat hauxe da: egunean zehar ez ditugu otorduak ongi banatzen (gutxi gosaltzen dugu, bazkaria ere korrika eta presaka, eta afaria berandu, eta sarritan elikagai desegokiekin), gurea bezalako gizarte “garatuek” daramaten bizimodu-erritmoak behartuta.

Dietetikaren ikuspegitik egindako inkesta gehienek argi eta garbi uzten dute goizeko otorduan egiten dugun ahoratzea ez dela nahikoa, nutrizioaren nahiz kalorien aldetik. Gosariari ez zaio behar duen garrantzirik eman, eta korrika eta presaka, itsumustuan ia, egindako obligaziotzat hartu izan da. Euskaraz hitzak ez digu argitasun handirik ematen, baina beste hizkuntzetan, goizeko otordu horrek gauean egindako baraualdia hausten duela adierazten du (des-ayuno gazteleraz, de-jeuner frantsesez), eta, horrexegatik, gaueko atsedenaldia hautsi eta egunean zehar egin beharreko lanei aurre hartzeko indarra ematen digun otorduari garrantzi gehiago jarri beharko genioke. Gure gorputzak eskertuko liguke.
Garai batean, eta gure gaurkoa ez bezalako beste gizarte-eredu batzuetan baita oraindik ere, goiz-erdialdera egindako hamaiketakoak osatu egiten zituen gorputzaren premiak. Eta bigarren otordu osagarri horretan hestebeteak, gazta, arrautzak, etab. kontsumitu ohi ziren. Gaur egun, ordea, pertsona askorentzat (ia gehienentzat esango nuke) kafe edo zuku bat eta galleta-pare bat, hori izaten da beren eguneroko gosaria. Eta hori, noski, ez da aski jan-neurri orekatua egiteko. Izan ere, gosaria ezinbestekoa da goizeko lan-jardunari indarrez ekiteko, lanean edo ikasketetan gastatuko dugun glukosa-depositua bete-beteta eramateko.

Haur eta gazteentzat ezinbestekoa

Gosari orekatu batek (ik. taula) kaloriak modu egokiagoan banatzen ditu egunean zehar eta, horrez gain, eskola-garaian ezinbestekoak diren nutrigaiak ahoratzeko modua ere segurtatzen digu, hazkundea eta garapena bide onetik doazela jakin dezagun. Hala ere, 1996-1998 biurtekoan egindako ikerketa baten arabera, Europan batere gosaldu gabe eskolara joaten diren haurrak 7 milioi dira. Ikerketa horrek berak agerian jartzen du, baita ere, goizeko lehen otordu hori gomendatutakoa baino eskasagoa dela ume eta nerabe gehienentzat, kaloria-ekarpenaren aldetik. Horrek, noski, desoreka bat eragiten du beren egoera nutrizionalean.

Zer gertatzen da (ongi) gosaltzen ez badugu?

Gosaria behar bezala egiten ez bada, gorputzean hainbat ondorio agertzen dira: ahultasuna, kontzentrazio-falta eta umore txarra, esate baterako; barauak, edo, hobe esanda, baraua ez hausteak dakarren glukosa-faltagatik (ez ahaztu glukosa dela gure erregai energetiko nagusia) gertatzen da hori. Glukosarik ez dagoenez, gorputza beste erreserba batzuk kontsumitzera eta erretzera behartua dago, eta horrek hainbat alterazio ekarriko ditu gorputzaren funtzionamendu normalean.
Eskola- edo unibertsitate-garaian horrek ikaskuntza-prozesua bera baldintzatzen du, eta errendimendua jaistea eragiten du, hitz egiteko eta espresatzeko gaitasuna, memoria edo oroimena, sormena eta problemak ebazteko gaitasuna erasaten baitira. Horregatik, gosariak egoera fisikoa eta psikikoa baldintzatzen ditu, eta ez bakarrik ume eta nerabeetan, baizik adin guztietan.

Gosari Orekatua 

Gosariak, egokia izateko, egunean zehar ahoratzen diren kaloria guztien % 20-25 bitartean eman behar lizkiguke. Eta, bestalde, orekatua izateko, elikagai-talde desberdinak hartu behar ditu bere baitan: esnekiak (esnea, jogurta, gazta, gaztanbera), fruta eta zerealak (ogia, tostadak, zerealak, galletak). Beste elikagai batzuk ere har daitezke (haragi-eratorriak, hestebeteak, gozoak, etab.), baina kopuru txikietan.
  • Zerealak. Energia-iturri diren karbohidratoak ematen dizkigute, bitaminak eta mineralak. Horrez gain, zuntza ere ematen digute.
  • Esnekiak. Kalitatezko proteinak edukitzeaz gain, kaltzioa, eta A, D eta B taldeko bitaminak ere esnekiek ematen dizkigute.
  • Fruta. Horien bidez, karbohidratoak, ura, bitaminak, mineralak eta zuntzak eskura ditzakegu.
  • Haragikiak. Urdaiazpiko egosia (serranoarekin kontuz), gantz gutxiko haragiak, hestebeteak… Ehunak eta zelulak sortzeko beharrezkoak diren kalitatezko proteinak, eta energia-iturri diren gantzak ekarriko dizkigute, baina kontuz, neurrian hartu beharrekoak dira eta.
  • Bestelakoak. Azukrea, mermelada, eztia, etab. karbohidratoak eta energia ematen dizkigute.

Hurrengo bideoan gosari on bat egiteko pausuen berri emango da, guztiok behar den bezalako gosarien elikagai eta mantegugaiak aukeratzeko.


https://www.youtube.com/watch?v=jCSL4KNq9JY


Azkenik eredu erraz eta osasungarri batzuk ipiniko ditut:
Gosaria bazkaldu aurreko otordu bakarra baldin bada
Hamaiketakoaren beharrik ez dutenentzat, dela bere premia energetikoak oso handiak ez direlako, edota gosariaren eta bazkariaren artean 4 ordu baino gehiago ez daudelako.
  • Esnea, kafearekin, zerealekin edo
    kakaoarekin (edo beste esneki batzuk: jogurta, petit suisse, gazta…).
  • Fruta-zukua, edo sasoiko fruta-aleren bat.
  • Ondorengo aukeretatik bat (norbere gustuaren arabera):
    - Ogia gurin edo margarinarekin eta marmelada edo eztiarekin.
    - Ogia gazta freskoarekin eta menbrillo, ezti edo marmeladarekin.
    - Galletak, gosariko zerealak, muesli.
    - Ogia eta koiperik gabeko gazta edo urdaiazpikoa.
Bi hartualdi egiten dituztenentzat
Bata jaikitzerakoan eta bestea goiz-erdian, beren lanaldiak horretarako aukera ematen dielako, edota energia estraren premian daudelako.
Jaikitzerakoan: 
  • Esnea, kafearekin, zerealekin edo
    kakaoarekin (edo beste esneki batzuk: jogurta, petit suisse, gazta…).
  • Ondorengo aukeretatik bat (norbere gustuaren arabera):
    - Ogia gurin edo margarinarekin eta marmelada edo eztiarekin.
    - Ogia gazta freskoarekin eta menbrillo, ezti edo marmeladarekin.
    - Galletak, gosariko zerealak, muesli.
Goiz-erdian:
  • Esnea edo beste esnekiren bat.
  • Fruta-zukua, edo sasoiko fruta-aleren bat.
  • Ondorengo aukeretatik bat:
    - Urdaiazpiko eta gazta suabez egindako sandwich-a.
    - Gazta eta/edo urdaiazpikoa edo hestebeteak (txorizoa...) ogitartekoan.

Sarrera: Kirola eta Osasuna bermatzeko gomendioak

Ariketa fisikoa prebentziorik onena da minbizia, bihotzekoa, diabetesa eta gaitz arruntenak sahiesteko. Dena den, gero eta jende gehiagok ezagutzen ditu kirolak ekartzen dituen onurak. Gazteek ez ezik, gure nagusientzat eznbesteko neurri egokia da kirola egitea, bai gaztea sentitzeko, bai osasuntsu eta gogor sentitzeko.

Ikertutako hainbat adinakoek bat etortzen ziren baieztapen bat baino gehiagotan; kirola gaztea mantentzera laguntzen zien, medikuek igertzen dute kirola egiten dutenek nortzuk diren, buruan zentzen mantentzen laguntzen du ....

10 gaixotatik 7 ez dute kirolarik egiten, bakarrik egunean 30 minutuko paseo sinple batekin hainbat gaitzei aurre egin daiteke.


https://www.youtube.com/watch?v=q7fjhzSR0jA

Gerta daiteke batzuetan gauza garratzitsuak alde batera uztea. Gure osasuna zaintzeko oinarrizko ohiturez ahazten gara, ez dugu gure elikadura zaintzen eta ez dugu nahiko ariketa fisiko egiten, gauden mendean sinesgaitza irudi ahala horrela da.

Hurrengo bideoan gauza hauek sahiesteko hainbat aholku eta gomendio agertzen dira



https://www.youtube.com/watch?v=OrK6Ed-wTPg

viernes, 5 de diciembre de 2014

Sarrera: Kirola egiteko jokoak

Hezkuntza Fisikoetako klaseetan, jokoak izaten ohi dira nagusi, eta hauetaz baliatzen gara lortu beharreko helburuak aurrera eramateko. Joko hauek ez dira bakarrik erabilgarriak eremu akademikoetan, bestelako talde ezberdinentzat ere dira oso komenigarriak. 



Joko edo jolas hauek ez dira konpetitiboak izan behar, hau da erabilgarriak diren jokoen ezaugarri bakarrenetarikoa. 


Bestetik, mota askotako jokoak proposatu ahal ditugu. Eskeiniko ditudan web orrialde hauetan hainbat joko proposatzen dute Hezkuntza Fisikoetako klaseetarako.




Link honetan agertuko dira oso dibertigarriak diren mota askotako jokoak:



http://www.xtec.cat/~jroca222/juegos03.htm



lunes, 1 de diciembre de 2014

Sarrera: Kirolaren Onurak


Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen diela ume eta gazteei. Besteak beste, hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihesten, norberenganako konfiantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia du. Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin hartuz gero, bizitza osorako manten daitezke, adibidez kirola egitean ikasten den diziplina eta araudien errespetua. Baina, beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen duen onura aldi batekoa da, eta onurak mantendu nahi badira kirola bizitza osoan zehar egin behar da. Honen adibide argia da kirolak osasunean duen eragina.



Kirolaren onurak osasunean ia beti ariketa fisikoari lotuta daude. Horregatik kirolaren onuraz hitz egiten ari garenean, osasunari loturik dauden ezaugarrietan behinik behin, ariketa fisikoaren onuraz hitz egiten ari gara. Osasuna mantentzeko kirola edo ariketa fisikoa jarraitua izan behar duenez, egokia litzateke ume eta gazteek betiko finkatu daitezkeen kirol eta ariketa fisikoaren ohiturak hartzea.



Kontuz ibili behar gara eta ez dugu kirola lehiakortasun batean bihurtu behar.  Hau dela eta, egokia litzateke lehiari loturik ez dauden eta bizitzaren epe luze batean manten daitezkeen ariketa fisikoak haur eta gazte guztiei eskaintzea.


Lan honen helburua ez da kirola eta ariketa fisikoaren murriztea aztertzea umeak hazi ahala, baina hainbat datu aipatzea egokia litzateke iraunkortasunaren garrantzia finkatzeko. Adibidez ikusi da 14-16 urte artean, lehenago nesketan mutiletan baino, sedentarismoa izugarri handitzen dela eta honekin batera kirol lizentzien murrizketa handia gertatzen da. Lehen aipatu bezala, ariketaren eraginak osasunean itzulgarriak direnez datu hau nahiko kezkagarria iruditzen zaigu.


Ariketa fisikoak osasunaren alor ezberdinetan zerikusia du nagusiki, hala nola;


Ariketa fisikoa eginez bihotz eta odol-hodietako gaixotasuna izateko arriskua modu adierazgarriz jaisten da. Ariketa fisikoak eragin nabaria du bihotzaren funtzioan, bere bolumena eta indarra handitzen baititu, uzkurtzeko gaitasuna hobetuz. Honek aurrerantzean garrantzia izango du bihotz indartsu batek lagunduko baitigu heldutasunean eta zahartzaroan gertatzen diren bihotz arazoei aurre egiten. Odol hodietan ere onurak sortzen ditu ariketa fisiko jarraiak odol hodi gehiago sortzen laguntzen baitu, horrela oxigenoa eta elikagaiak hobeto iritsiko dira muskuluetara.




Hezurrek eta muskuluek gure gorputz masaren % handia osatzen dute. Haiei esker mugitu gaitezke eta jarrera manten dezakegu. Gure hezur edo muskuluek indarra galtzen badute mugimenduak galarazten dira eta indar galera handia bada, zahartzaroan gertatzen den bezala, edozein oztopoaren aurrean gure jarrera bertikala gal dezakegu.


Zahartzaroan, erortzeen ondorioz, aldakaren haustura gerta daiteke, hilkortasun handia eragiten duena. Ariketa fisikoak muskuluaren garapenean eragin nabaria du. Gazteetan muskuluen garapen egoki batek zahartzarora indar handiagorekin heltzea eragin dezake.


Obesitatea eta gehiegizko pisua azken urte hauetan haur eta gazteetan izugarri handitu dira. Euskal Herriko Unibertsitatera iristen diren eta gazteen %25 baino gehiagok gehiegizko pisua du eta %5 baino gehiago obesoak dira. Estatu Batuetan datu hauek oraindik kezkagarriagoak dira. Epidemia honen eragileak bi dira nagusiki, alde batetik elikadura ohituren aldaketa eta bestetik ume eta gazteetan gertatu den ariketa fisikoaren murrizketa. Ezaguna da ariketa fisiko jarraiak obesitatea murrizten duela.



Ariketa fisikoak berez ez du eragin handirik arnas aparatuaren ahalmenetan. Ordea ariketa fisiko jarraituak arnas aparatuan badu eraginik, intentsitate berean egindako ariketan aireztatzea gutxitzea eragiten baitu. Oro har, entrenatutako pertsona batek, sedentario baten aldean, aire gutxiago sartu behar du biriketan ariketaren intentsitate bera egiteko. Hau garrantzitsua izango da asma bezalako gaixotasunetan, non pertsonak arnas egiteko zailtasunak dituen. 



Azkenik, diabetesa kontrolatzeko eta aurreikusteko ezinbesteko neurria da kirola. Bi motako diabetesa ezagutzen dira I motakoa intsulinaren gabeziarekin gertatzen dena eta haurtzarotik antz eman daitekeena eta II motakoa, intsulina dagoenean baino ez denean eraginkorra. Hau gehienetan zahartzaroan gertatzen da eta askotan loditasunari lotuta. Gaur egun jakina da bai muskulazio eta bai iraupen luzeko ariketa egokia dela II motako diabetearen arriskua murrizteko. Azken urteetan II motako diabete kasu gehiago behatu dira ume eta gazteetan, sedentarismoa eta gizentasuna handitzearekin batera. Ariketa fisikoak eragin bikoitza du gaitz honetan alde batetik intsulinaren sentikortasuna eta glukosaren garraioa muskuluetara handitzen du eta bestetik gizentasuna murrizten laguntzen du. Pisu galera txikia izanda ere, glukosaren tolerantzia nabariki hobetzen da. Esan beharra dago II motako diabetearen kasuan ariketa prebentziorako eta tratamendurako balio duela.


Glukosaren garraioa muskuluetara handitzen duenez ariketa fisikoa I motako diabetearen kontrolean erabil daiteke. Diabetikoek ariketa fisikoa egiten dutenean bere tratamenduaren (intsulina edo ahozko antidiabetikoak) dosiak egokitu behar dituzte, bestela hipogluzemia gerta daiteke. Diabetikoen kasuan egin beharreko ariketa izan dezaketen beste gaitzei egokitua egon behar du eta berotzean, hidratazioan, glukosa mailetan eta oinen higienean arreta berezia jarri beharko da.

sábado, 22 de noviembre de 2014

Sarrera: Kirola eta Osasuna, beti lagun?

Entrenamendu gogorrean murgildurik dabiltzan kirolariek gaixotzeko joera handiagoa omen dute. Inmunitate-sistema baxu dutela esan ohi da. Nola uler daiteke osasunaren paradigma bihurtu zaigun kirola, gaixotasun-iturri izan daitekeela esatea?
Ariketa fisikoa maiz egitea onuragarria da osasunerako. Hori da behintzat guztiok daukagun iritzi orokorra. Azken urte hauetan izugarri azpimarratu den puntua da gainera eta era guztietako kanpainak egin dira kirolaren alde, gizarteko sektore desberdinetara heldu nahian. Ez da hori artikulu honetan zalantzan jartzen dena: frogatua baitago ariketa fisikoak eta kirolak pertsona osasuntsuago egiten gaituztela (bihotzeko eritasunak eta odolaren presioa jaitsiz, esate baterako) eta horren ondorioz, bizitza luzatu. Baina zer gertatzen zaie gaixotasun infekziosoei? Ariketa fisikoak hauekiko erresistentzia handiagotu egiten al du ala, alderantziz, sistema inmunitarioa ahuldu egiten al du?
Gaur egun goi-mailako kirol-lehiaketak mugitzen dituen interes eta dirutza izugarriak ikusita, normaltzat jo dezakegu gai honen inguruan ahalik eta gehien jakin nahi izatea. Bartzelonako Joko Olinpikoetan parte hartu duten gimnasta gehientsuenek 35 ordutik gora entrenatu dira astero azken urtean. Beste kirol batzuetan, igerilari, arraunlari, txirrindulari eta korrikalariek adibidez, egunean lau ordutik gora egin dute piszinan, gimnasioan, errepidean etab.etan. Horrelako lan gogorrak eta, bide batez esan dezagun, diru-inbertsio izugarriak, azken orduko katarro batek hankaz gora botatzea ez da izango, noski, gozoa. Entrenatzaile eta kirolariek, beraz, interes handia dute ariketa fisikoaren eta sistema inmunitarioaren harremanak zeintzuk diren argi daitezen. Baina zientziak ez die oraindik erantzun esanguratsurik eman.
Hala ere, ez dago dudarik: ariketa fisiko gogorra egiten ari den pertsonak sistema inmunitarioa desorekatua izateko aukera gehiago ditu eta inmunitate-babesak bere mailara itzuli egiten dira esfortzua lasaitzen denean. Bien arteko harreman biologikoa zein den (hau da, gorputzean zer gertatzen den) da aurkitu behar dena.

Blog honetan gonbidatzen dizuegu zuen erantzunak eta usteak uztera, anima zaitezte!!!


jueves, 13 de noviembre de 2014

Sarrera: Beroketa

Beroketa

Ondo jaten jakiteaz gain, bizitza aktiboa izan behar dugu.  Horretarako kirola egitea beharrezkoa da, baina kirola egiten besterik gabe haste ez da komenigarria, eta kalteak ekarri ditzake gure osasunerako. Horregatik lesioak prebenitzeko metodo ezin hobea da, eta halaber, ekintza fisikoaren errendimendua hobetzeko balio du.


Hortaz, ezin dugu ahaztu kirola egin baino lehen egin behar dugun pausu garrantzitsuena: BEROKETA.


Era askotako ariketa ezberdinak daude, bakoitzak gorputzaren atal bakoitzerako. Baina kontuan hartu behar dugu, gorputzeko atal guztiak berotu behar ditugula, lepotik oinetara arte.


Beroketaren bidez hau lortzen da:


-Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.


-Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.

-Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak bizkorrago jasotzen dituzte.

-Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz. 

Beroketaren printzipioak:

Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.

-Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.

 -Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.

-Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.

-Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gara.


Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu:

1.      Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea. 

Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:

a.     Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bategitea da.

b.    Mugikortasun eta malgutasun ariketak. Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz. 

c.     Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.

2.     Aurreko beroketa orokorraren ondoren beroketa espezifikoa deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu; paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

Hurrengo argazkietan beroketa nola egin behar den erakusten dituzten argazkiak ipiniko ditut:








miércoles, 12 de noviembre de 2014

Taldeko Lana IKT

Hurrengo esaldietan taldean egin dugun lana, eta horrekin batera nire zatia azalduta eta idei nagusiak ere ipiniko ditut:


Denboraren poderioz familiaren eredu tradizionala aldatu egin da, lehen aita agintzen zuen (familiaburua), ama etxeko zereginetaz arduratzen zen eta seme-alabek murtik atera gabe gurasoek esandakoa betetzen zuten. Gaur egun molde hori haustu da.

Boterean eta autoritatean oinarritutako erlazioak, gaur egungo gizartea zalantzan jartzen ditu. Gainera, elkarrizketaren handiagotzea aldarrikatzen da, zerbait elkarrizketaren bidez konpondu ezin bada esan nahi du biolentziara, fisikoa, nahiz sinbolikora, joko dela. Dialogoa, hizkuntzaren bitartez transmititzen da, hau bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan soluzioak eta adostasuna aurkitzeko erdigunea da.

Aukeren aniztasuna erreflexiboagoak egiten gaitu, horrela arazo baten soluzioa bilatzerakoan gauzei buelta gehiago emango diogu, geure burua berotu arte. Hortaz, egoera hori kontrolatzen jakin behar dugu, eta kontuan hartu behar ditugu pertsonek eskaintzen dizkiguten ikuspuntuak, horrela, argumentu eta arrazoi gehiagorekin eta askeago erabakiak hartzeko aukerak gehiago izango ditugu.

Orain, adituen informazio gehiago eskatzen dugu. Medikuarenera joatean gauzak ez dira orain dela 40 urte bezala, gaur zer gertatzen zaigun esatea nahi dugu, ze botika bidaltzen digun eta zertarako balio duen, are gehiago, joan aurretik izan dezakegun gaixotasuna badakigu, seguruenik Interneten begiratu dugulako. Azken batean, gure ezagunekin elkarrizketak mantentzeaz gain, era askotako pertsona eta adituekin elkarrizketak mantentzea ere nahi ditugu.

Hezkuntzaren kasuan, irakaslea bere irizpidea autoritatearekin inposatu nahi du, gertatuko dena irakasleen iraultza, autoritatearen kontra eginez, izango da. Horregatik, negoziazioa baztertuz elkarbizitza txarrera egingo du.

Elkarrizketan oinarritutako erlazioak erabiltzen ikastetxe eta elkarteen artean, ikaslegoaren ikasketa maila eta familien parte-hartzea handituko du. Hau neska-mutilen interakzioen koordinazioa erraztuko du.

Idei nagusiak:

  1. -Denboraren poderioz familiaren eredu tradizionala aldatu egin da. Gaur egun molde hori haustu da.
  2. -Elkarrizketaren handiagotzea aldarrikatzen da
  3. -Hizkuntza bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan soluzioak eta adostasuna aurkitzeko erdigunea da.
  4. -Aukeren aniztasuna erreflexiboagoak egiten gaitu. Kontuan hartu behar ditugu pertsonek eskaintzen dizkiguten ikuspuntuak.
  5. -Argumentu eta arrazoi gehiagorekin eta askeagoekin erabakiak hartzeko aukera gehiago izango ditugu.
  6. -Adituen informazio gehiago eskatzen dugu. Era askotako pertsona eta adituekin elkarrizketak mantentzea ere nahi ditugu.
  7. -Negoziazioa baztertuz elkarbizitza txarrera egingo du.
  8. -Elkarrizketan oinarritutako erlazioak erabiltzen, ikastetxe eta elkarteen artean, ikaslegoaren ikasketa maila eta familien parte-hartzea handituko du. Hau neska-mutilen interakzioen koordinazioa erraztuz.




Amaitzeko, taldean egindako PPT-aren linka utziko dut, nahi duenak begira dezala, bildutako informazioa guztioi helarazteko:


http://www.slideshare.net/nereehu/ikt-aurkezpena-41470903