sábado, 22 de noviembre de 2014

Sarrera: Kirola eta Osasuna, beti lagun?

Entrenamendu gogorrean murgildurik dabiltzan kirolariek gaixotzeko joera handiagoa omen dute. Inmunitate-sistema baxu dutela esan ohi da. Nola uler daiteke osasunaren paradigma bihurtu zaigun kirola, gaixotasun-iturri izan daitekeela esatea?
Ariketa fisikoa maiz egitea onuragarria da osasunerako. Hori da behintzat guztiok daukagun iritzi orokorra. Azken urte hauetan izugarri azpimarratu den puntua da gainera eta era guztietako kanpainak egin dira kirolaren alde, gizarteko sektore desberdinetara heldu nahian. Ez da hori artikulu honetan zalantzan jartzen dena: frogatua baitago ariketa fisikoak eta kirolak pertsona osasuntsuago egiten gaituztela (bihotzeko eritasunak eta odolaren presioa jaitsiz, esate baterako) eta horren ondorioz, bizitza luzatu. Baina zer gertatzen zaie gaixotasun infekziosoei? Ariketa fisikoak hauekiko erresistentzia handiagotu egiten al du ala, alderantziz, sistema inmunitarioa ahuldu egiten al du?
Gaur egun goi-mailako kirol-lehiaketak mugitzen dituen interes eta dirutza izugarriak ikusita, normaltzat jo dezakegu gai honen inguruan ahalik eta gehien jakin nahi izatea. Bartzelonako Joko Olinpikoetan parte hartu duten gimnasta gehientsuenek 35 ordutik gora entrenatu dira astero azken urtean. Beste kirol batzuetan, igerilari, arraunlari, txirrindulari eta korrikalariek adibidez, egunean lau ordutik gora egin dute piszinan, gimnasioan, errepidean etab.etan. Horrelako lan gogorrak eta, bide batez esan dezagun, diru-inbertsio izugarriak, azken orduko katarro batek hankaz gora botatzea ez da izango, noski, gozoa. Entrenatzaile eta kirolariek, beraz, interes handia dute ariketa fisikoaren eta sistema inmunitarioaren harremanak zeintzuk diren argi daitezen. Baina zientziak ez die oraindik erantzun esanguratsurik eman.
Hala ere, ez dago dudarik: ariketa fisiko gogorra egiten ari den pertsonak sistema inmunitarioa desorekatua izateko aukera gehiago ditu eta inmunitate-babesak bere mailara itzuli egiten dira esfortzua lasaitzen denean. Bien arteko harreman biologikoa zein den (hau da, gorputzean zer gertatzen den) da aurkitu behar dena.

Blog honetan gonbidatzen dizuegu zuen erantzunak eta usteak uztera, anima zaitezte!!!


jueves, 13 de noviembre de 2014

Sarrera: Beroketa

Beroketa

Ondo jaten jakiteaz gain, bizitza aktiboa izan behar dugu.  Horretarako kirola egitea beharrezkoa da, baina kirola egiten besterik gabe haste ez da komenigarria, eta kalteak ekarri ditzake gure osasunerako. Horregatik lesioak prebenitzeko metodo ezin hobea da, eta halaber, ekintza fisikoaren errendimendua hobetzeko balio du.


Hortaz, ezin dugu ahaztu kirola egin baino lehen egin behar dugun pausu garrantzitsuena: BEROKETA.


Era askotako ariketa ezberdinak daude, bakoitzak gorputzaren atal bakoitzerako. Baina kontuan hartu behar dugu, gorputzeko atal guztiak berotu behar ditugula, lepotik oinetara arte.


Beroketaren bidez hau lortzen da:


-Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.


-Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.

-Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak bizkorrago jasotzen dituzte.

-Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz. 

Beroketaren printzipioak:

Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.

-Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin.

 -Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar taldeak gehienak lantzen.

-Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin.

-Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gara.


Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu:

1.      Alde batetik beroketa orokorra deitzen duguna: Izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea. 

Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:

a.     Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bategitea da.

b.    Mugikortasun eta malgutasun ariketak. Mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz. 

c.     Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.

2.     Aurreko beroketa orokorraren ondoren beroketa espezifikoa deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun kirol modalitatearekin harreman zuzena duena. Hemen kirolaren inguruko teknika eta taktika ariketa orokorrak landuko ditugu; paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.

Hurrengo argazkietan beroketa nola egin behar den erakusten dituzten argazkiak ipiniko ditut:








miércoles, 12 de noviembre de 2014

Taldeko Lana IKT

Hurrengo esaldietan taldean egin dugun lana, eta horrekin batera nire zatia azalduta eta idei nagusiak ere ipiniko ditut:


Denboraren poderioz familiaren eredu tradizionala aldatu egin da, lehen aita agintzen zuen (familiaburua), ama etxeko zereginetaz arduratzen zen eta seme-alabek murtik atera gabe gurasoek esandakoa betetzen zuten. Gaur egun molde hori haustu da.

Boterean eta autoritatean oinarritutako erlazioak, gaur egungo gizartea zalantzan jartzen ditu. Gainera, elkarrizketaren handiagotzea aldarrikatzen da, zerbait elkarrizketaren bidez konpondu ezin bada esan nahi du biolentziara, fisikoa, nahiz sinbolikora, joko dela. Dialogoa, hizkuntzaren bitartez transmititzen da, hau bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan soluzioak eta adostasuna aurkitzeko erdigunea da.

Aukeren aniztasuna erreflexiboagoak egiten gaitu, horrela arazo baten soluzioa bilatzerakoan gauzei buelta gehiago emango diogu, geure burua berotu arte. Hortaz, egoera hori kontrolatzen jakin behar dugu, eta kontuan hartu behar ditugu pertsonek eskaintzen dizkiguten ikuspuntuak, horrela, argumentu eta arrazoi gehiagorekin eta askeago erabakiak hartzeko aukerak gehiago izango ditugu.

Orain, adituen informazio gehiago eskatzen dugu. Medikuarenera joatean gauzak ez dira orain dela 40 urte bezala, gaur zer gertatzen zaigun esatea nahi dugu, ze botika bidaltzen digun eta zertarako balio duen, are gehiago, joan aurretik izan dezakegun gaixotasuna badakigu, seguruenik Interneten begiratu dugulako. Azken batean, gure ezagunekin elkarrizketak mantentzeaz gain, era askotako pertsona eta adituekin elkarrizketak mantentzea ere nahi ditugu.

Hezkuntzaren kasuan, irakaslea bere irizpidea autoritatearekin inposatu nahi du, gertatuko dena irakasleen iraultza, autoritatearen kontra eginez, izango da. Horregatik, negoziazioa baztertuz elkarbizitza txarrera egingo du.

Elkarrizketan oinarritutako erlazioak erabiltzen ikastetxe eta elkarteen artean, ikaslegoaren ikasketa maila eta familien parte-hartzea handituko du. Hau neska-mutilen interakzioen koordinazioa erraztuko du.

Idei nagusiak:

  1. -Denboraren poderioz familiaren eredu tradizionala aldatu egin da. Gaur egun molde hori haustu da.
  2. -Elkarrizketaren handiagotzea aldarrikatzen da
  3. -Hizkuntza bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan soluzioak eta adostasuna aurkitzeko erdigunea da.
  4. -Aukeren aniztasuna erreflexiboagoak egiten gaitu. Kontuan hartu behar ditugu pertsonek eskaintzen dizkiguten ikuspuntuak.
  5. -Argumentu eta arrazoi gehiagorekin eta askeagoekin erabakiak hartzeko aukera gehiago izango ditugu.
  6. -Adituen informazio gehiago eskatzen dugu. Era askotako pertsona eta adituekin elkarrizketak mantentzea ere nahi ditugu.
  7. -Negoziazioa baztertuz elkarbizitza txarrera egingo du.
  8. -Elkarrizketan oinarritutako erlazioak erabiltzen, ikastetxe eta elkarteen artean, ikaslegoaren ikasketa maila eta familien parte-hartzea handituko du. Hau neska-mutilen interakzioen koordinazioa erraztuz.




Amaitzeko, taldean egindako PPT-aren linka utziko dut, nahi duenak begira dezala, bildutako informazioa guztioi helarazteko:


http://www.slideshare.net/nereehu/ikt-aurkezpena-41470903